Powerpoint honetan ikus dezakegu zeintzuk diren gorputz hezkuntzaren helburuak.
Gorputz hezkuntzaren bidez, arlo asko landu ahal dira ahurrekin . Hala nola: talde lana, giro ona mantentzea, bere gorputza garatzea eta ezagutzea, osasunarekin erlazionatutako gaiak lantzen dituzte eta azkenik, jokuak dauzkaten garrantzia ikasten dute.
Bere garapena lantzeko ikasgai paregabea da; alde batetik, garatzen dutelako beren alderdi soziala, eta pertsonala. Baina bestetik, fisikoa eta akademikoa hari dira lantzen aldi berean.
Ikasgai hau, beharrezkoa da lantzea hezkuntzaren barruan eta kanpoan, daukan garrantzia pedagogikoarengatik eta trasmititzen diren baloreengatik.
Jokuen bidez saiatzen dira aurretik aipatutako guztia trasmititzen, ahurren garapena ahalbidetzeko modu dibertigarri batez eta dauzkaten gaitasun guztiak azaleratzen saiatuz.
Gorputz hezkuntzaren gaur egungo egoera isladatzen duen artikuluhau aukeratu dugu. Honetan aipatzen dira soin hezkuntzaren alorrean egindako zenbait aldaketa eta murrizketa.Egindako murrizketak asko kaltetzen dute gorputz heziketako klaseak eta egoera aldarrikatzeko "Sohat"(Soin hezkuntzaren aldeko taldea) sortu egin zen. 2007ko dekretuak gorputz hezkuntzari eskeinitako derrigorrezko tartea (ordu eta erdi) gutxiegi da. Horren ordez, bi ordu gutxienez izatea proposatzen dute. Artikuluan baita aipatzen dira egindako ikerketa bat, eta emaitza, kolektibo bezala, gorputz hezkuntzari ematen zaion garrantzi handia islatzen da. Aipatzen da Europako herrialdeekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan gorputz hezkuntzari eskaitzen zaion ordu kopurua askoz txikiagoa dela. Guzti hau kaltegarria da ikasleentzat eta irakasleentzat. Gure ustez gehiago irakasleentzat, haien lana ez baita guztiz ondo baloratzen, ez zaie haien iritzia eskatzen, eta lanpostu pila bat galtzen dira gauzatutako murrizketen ondorioz.
Bideo hau aukeratu dugu, hitz egiten duelako gorpuntz hezkuntzaren garrantziaz haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Guk iritzi honekin ados gaude, horregatik pedagoga baten iritziaz baliatu gara, gure ideiak zientifikoki aztertuta daudela erakusteko.
Pedagoga honen esanetan, ahurrentzat ezinbestekoa da gorputz hezkuntza etapa guztietan. Ahur hezkuntzan daudenean, ikasgai hau laguntzen die gaitasun motorra lantzen, eta dituzten beharrak azetzen. Berriz, lehen hezkuntzan daudenean, laguntzen die daukaten energĂa guzti hori kanporatzen, askotan ez dakitena nola aterarazi beraiek bakarrik.
Bestalde, aukera paregabea da erlazionatzeko eta gaitasunak eskuratzeko. Ahurak talde baten bezala iksuiko du bere burua eta gaitasun hoie esker, konpetenteagoa bizitzaren hainbat egoeretan. Gainera, ahur osasuntsua izanen da, gehienetan kirola egiten duten ahurrak osasutsuak direlako, kirola ikuskera hori erakusten dielako.
Arrazoi hauengatik, gorpuntz hezkuntza ezinbestekoa da ikasleen garapenerako eta landu beharreko gaia da.
Irudi hau aukeratu dugu, gure ustez ongi islatzen duelako gaur egun jendeak nola ikusten duen gorputz hezkuntzako irakasle baten lana. Jedeak uste du, gorputz hezkuntzan soilik jokuak egiten direla. Horregatik, garrantzia kentzen diote ikasgai honi.
Argazkia ongi islatzen du gaur egungo errealitate hori. Bertan ikus dezakegu irakaslearen gogo falta klasea emateko eta nola ikasleak badaude bere zain, zer egin behar duten jakiteko. Baina, klasea eman beharrean joku libreak egiten uzten die.
Taldeko guztiok badakigu ikasgai hau daukan garrantzia oso handia dela ikasleentzat. Horregatik, erabaki dugu argazkia hau igotzea jedearen ezjakintasuna azalerazteko.