Egoera ondorengo hau da: saskibaloiko talde misto bat dugu aurrean eta bertan hainbat zeregin ditugu. Taldean 13 ume dira orotara, haien artean 6 mutil eta 7 neska guztiak 11 urtekoak. Umeen artean beti dago neska eta mutilen arteko desberdintasuna eta normalean, txikiak direnean, neskak alde batetik daude eta mutilak bestetik, elkarren arteko lehia eta konparaketak areagotuz.
Kasu honetan, gertatzen dena da mutilek pentsatzen dutela neskak baino hobeagoak direla saskibaloian jokatzerako orduan eta gure erronka hori sahiestea da, hau da, ikustaratzea aukera berdinak dituztela alor guztietan, ez bakarrik saskibaloian baizik eta beraien egunerokotasunean ere, euren sexuaz aparte.
Gure lana izango da haien artean erlazio ona lortzea, eta desberdintasunak alde batera uztea, erabateko hezkidetza lortzeko. Hasteko, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatzea, talde sendo eta indartsua lortzeko helburuarekin, eta ondoren, bizitzaren beste hainbat aspektuetan berdintasun hori islatu ditzaten. Horretarako, hau guztia azalduko genieke eta hainbat jolas egin daitezke haien artean hori ikusteko, baina inoiz ez, neskak talde batean eta mutilak bestean, guk proposatzen ditugu talde mistoak.
Esan dugun bezala, helburuak, talde barruko eta batez ere indibiduo bakoitzeko konfiantza indartzea, lankidetza eta taldea pertsona bezala eusten zaituela sentitzea eta taldeko harreman sendoa edukitzea dira.
Bideo hau aurkitu dugu non azaltzen da nola ikusten den neska txikien jokabidea ikuspuntu desberdinetatik, eta nola erabiltzen den sozietatean “como una niƱa” irain bezala, eta hori berehala aldatu behar den gauza bat da. Gainera beti entzun da umeak oso krudelak direla baina kasu honetan ikusi daiteke neskak pentsatzen dutela egiten dituztela gauzak normal, eta jende heldua aldiz, neskak gauzak “tuntunak” balira bezala egiten dituztela.
Gai honen aukeraketa oso baliagarria da gure saskibaloiko taldean praktikan jaretzeko. Taldekideei kontatzerakoan interesgarria iruditu zitzaien eta horrek bultzatu zigun hezkidetza lantzera saskibaloiko talde misto batean.