anne sanchez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
anne sanchez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Rol playing- ebaluaketa saioa

Bideo honetan, 2. ebaluazioetako tutoretza bilera bat aurkezten dizuegu. Maitaneri buruz hitz egin dugu bere gurasoekin. Maitane LH 6. mailako neska bat da. Bideoan kontatzen dugun moduan arazoak dituen neska bat da eta tutore bat arazo horiek konpontzeko ematen duen bide posible bat aipatzen da. 

Maitaneren jarrera ez da oso lagungarria bere  ikasketetarako, eta horregatik eta beste arrazoi batzuetatik Matematika eta Euskara suspenditu ditu. Ez du laguntzen ere A ereduko eskola batetik etortzea, baina tutorearen aholkuen laguntzaz eta errefortzu klaseekin arazo horiek konpondu daitezke.
Beste alde batetik bere jarrera aldatzeko psikologoarekin biltzea hainbat saiotan gomendatzen da, gurasoen aholkuekin ez bada nahikoa.

Aranbizkarra ikastolak, kontatzen du errefortzu klaseekin eta psikologo partikularrarekin, eta horien erabilera egin daiteke.









2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing - kurtsoko aurkezpena

 
 
Bideo honetan gurasoei egindako ikasturteko aurkezpena ikusten da. Bideoan gu, Amaia Ilundain eta Mikeldi Tejedor, Lehen Hezkuntzako 6. mailako  B gelako tutorea eta ikasketa-burua ginela antzeztea erabaki dugu.

Hasteko, ikastola batean kokatu dugu egoera. Guk aukeratu dugun eskola Aranbizkarra da, bertan taldeko lau pertsonak ekintza batean lan egiten dugulako. Eskola honetan, euskara, aniztasuna eta elkarlana bultzatzeari garrantzia handia ematen zaio. Horregatik, eskola "Elkar" proiektuaren barnean dago, eta eskolan proiektu horretako hiru ekintza burutzen dira: P.D, P.E eta  T.E. Guk T.E (talde eragileak) ekintzaren barnean gaude. Bertan euskara eta matematika lantzen dugu elkarlana helburu izanez. Beste ekintzetara aiton-amonak edo gurasoak joaten dira irakurketak eta tertuliak egitera. 


Kurtsoa hasteko dagoelarik, ikasturteko aurkezpena egin dugu, bertan hainbat gai jorratu ditugularik. Hasieran, ikasturteko aurkezpen guztietan bezala, eskolako ezaugarriak, egutegia, ordutegia, eskolako arauak, ateraldiak, ekolak antolaturiko ekintzak, ikasgaiak, jantokiko ordutegia, bekak eta ikasleei laguntzeko hainbat aholku eman diegu. Guk gai guztiak banan-banan azaldu diegu bien artean, oroitaraziz azaldutako guztia korreoz bidaliko diegula txozten batean, idatziz izan dezaten.


Azalpenak amaitzerakoan, gurasoek aukera izan dute dituzten zalantza guztiak galdetzeko eta bion artean zalatza guztiak argitu diegu. Galderetan gai hauek agertu dira: bekak, bete beharreko paperak, eskolak antolaturiko ekintzak, jantokia, paperak nora eraman eta non bete, ikasgai konkretu batzuetako zalantzak, kurtsoko zailtasuna... Galderak amaitzerakoan, agurtu diegu esanez, harremanetan egongo garela eta edozein zalantza izanez gero gurena etorri dezatela.

 Hau guztia prestatzeko, internetetik informazioa atera dugu, adibidez, bekako informazioa etab. Beste aldetik, gainontzeko informazioa Aranbizkarreko eskolatik eskuratu dugu, lehen aipatu dugun bezala taldeko hainbat pertsona bertan daudelako ekintza batean sarturik. Gainera, aukeratu dugun kasua, kasu erreal bat da taldeko bi pertsonek zuzenki ikusi dutena. 

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Etorkizunerako... elkarlana

ZER?

  • Zer da elkarlana

NON?

  • Hezkuntzako zein eremuetan landu daitekeen elkarlana
    • Hezkuntzaren barnean edozein ikasgaian erabil daiteke elkarlana. Bestalde, klasetik kanpo baita ere erabil daiteke elkarlana, hala nola, patioan edo ateraldietan. 

 ZERGATIK?

  • Zein helburuarekin bultzatzen da elkarlana 
    • (Hemen 31.orrian) elkarlanean, taldeka lan egiten ikasten dute ( lankidetza eta kordinazioa), diskriminazioa, bazterketa eta nahigehiagokerien ideiak alde batera utziz. Beraz, elkarlanean jolasa erabiltzea onuragarria da, aldi berean bi gauza horiek lantzen ditugulako, modu motibagarriago baten bidez.

NOLA?

  • Zein ekintzen bidez egin daiteke 
    • Elkarlana ekintza askoren bidez bultza daiteke eskola eremuan, zein eskolatik kanpo. Gure taldean erabiki dugu jolasen bidez lantzea gai hau, era motibagarriena delako. Jolasa garrantzia handia dauka haurrarentzat, eta eskolako edozein ikasgaian erabil daiteke elkarlana lantzeko.

  • Jolasen erabilpena daukan garrantzia elkarlanean
    •  (Hemen, 15.orrian) Jolasa haurraren motrizitatea lantzen laguntzen dio, aldi berean, helduen mundura sartzeko lagungarria zaie fisikoki zein psikosozialki. Jolasak pertsonaren oreka eta besteekiko harremanak garatzen laguntzen du.

  • Jolas konkretuak ezagutzea elkarlana lantzeko
    • (Hemen 87.orrian) Marro, ikurrina, kontrabandista, konoak eta pilotak,
      kateak, baloia putzuan, lau txokoak, korrikalaria, uztai mugikaria, baloia eta dorrea, nire bila, zelai errea, biribil bihurria, jazarpena labirinto barruan, oin-eskubaloia, ertzainak, lapurrak eta laguntzaileak.

  • Jakitea jolas bakoitzean zein gauza lantzen den
  • Adin bakoitzean nola lantzen da elkarlana



    NOR?

    • Zein paper dauka irakasleak ekintza mota hauetan 
    • Zein paper daukate ikasleak ariketa mota hauetan

    NOIZ?

    • Zein adinetan:
      – Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako umeen giza portaerak garatzen dira.(Hemen, 18. orrialdean)
       
    • Zenbateko iraupena izan behar du ekintza eraginkorra izateko
      Dirudienez, jolasari garrantzirik handiena Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ematenzaio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan inportantea izan arren. Laburbilduz esan dezakegu:
      —10 urte arte jolasa ekintzarik garrantzitsuena dela,
      —10 urtetik 16 urte arte jolasa ekintza beharrezkoa dela,—eta 16 urtetik aurrera jolasa ekintza komeni dela.(Hemen, 17. orrialdean)
    • Zenbat saioetan lantzen da 

    EMAITZAK:

    • Zein eragin sortuko du haurrengan modu honen bidez lantzea ikasgaiak.
      – Lehen Hezkuntzako 1. zikloko umeengan eragin positiboa du: ikasketetan, gizarteratzean, agresibitatearen kontrolean...
      (Hemen, 18. orrialdean)
    • Zein eragin izango du ikasleen arteko erlazioan. Baita irakasle eta ikasleen arteko harremanetan.
    • Ekintza landu eta gero, klaseko giroa ikertu, lehen zegoenarekin alderatuz.



    2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

    Kontzeptu mapa


    Make your own mind maps with Mindomo.



    Kontzeptu mapa honetan, bildu ditugu taldekide bakoitzak euren irakasleekin izandako elkarrizketetako ideia nagusiak. Batez ere, komunean jarri ditugun kontzeptuak, irakasle baten egoeraren eta funtzioei buruz hitz egiten dute. 
    Izan ere, seiok bizitako esperientzia honetan bildutako ideia garrantzitsuenak oso antzekoak izan dira, eta honek, bidea erraztu digu. Azken finean, irakasle bakoitzak bizitako egoeraz eta esperientzia propioaz aparte, bat egiten dute irakasle batek nolakoa izan behar duen ideiarekin; arazoak konpontzen, gaitasunak, lan esparruan jokaera, izaera edota hesitzen jakin. 
    Irakasleen eskutik atera genuen ondorio bezala, esan dezakegu, lanbide honetan pribilegio bat dela umeekin lan egitea eta izugarrizko bizi esperientzia emangarri bat dela.



     

    2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

    "Always like a girl"

    Lehenik eta behin, egoera planteatuko dugu, honen ondoren, zer ikasi dugun azaltzeko, eta azkenik, hori jakitera zerk eraman gaituen.

    Egoera ondorengo hau da: saskibaloiko talde misto bat dugu aurrean eta bertan hainbat zeregin ditugu. Taldean 13 ume dira orotara, haien artean 6 mutil eta 7 neska guztiak 11 urtekoak. Umeen artean beti dago neska eta mutilen arteko desberdintasuna eta normalean, txikiak direnean, neskak alde batetik daude eta mutilak bestetik, elkarren arteko lehia eta konparaketak areagotuz.

    Kasu honetan, gertatzen dena da mutilek pentsatzen dutela neskak baino hobeagoak direla saskibaloian jokatzerako orduan eta gure erronka hori sahiestea da, hau da, ikustaratzea aukera berdinak dituztela alor guztietan, ez bakarrik saskibaloian baizik eta beraien egunerokotasunean ere, euren sexuaz aparte.

    Gure lana izango da haien artean erlazio ona lortzea, eta desberdintasunak alde batera uztea, erabateko hezkidetza lortzeko. Hasteko, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatzea, talde sendo eta indartsua lortzeko helburuarekin, eta ondoren, bizitzaren beste hainbat aspektuetan berdintasun hori islatu ditzaten. Horretarako, hau guztia azalduko genieke eta hainbat jolas egin daitezke haien artean hori ikusteko, baina inoiz ez, neskak talde batean eta mutilak bestean, guk proposatzen ditugu talde mistoak. 


    Esan dugun bezala, helburuak, talde barruko eta batez ere indibiduo bakoitzeko konfiantza indartzea, lankidetza eta taldea pertsona bezala eusten zaituela sentitzea eta taldeko harreman sendoa edukitzea dira.

    Bideo hau aurkitu dugu non azaltzen da nola ikusten den neska txikien jokabidea ikuspuntu desberdinetatik, eta nola erabiltzen den sozietatean “como una niña” irain bezala, eta hori berehala aldatu behar den gauza bat da. Gainera beti entzun da umeak oso krudelak direla baina kasu honetan ikusi daiteke neskak pentsatzen dutela egiten dituztela gauzak normal, eta jende heldua aldiz, neskak gauzak “tuntunak” balira bezala egiten dituztela.



    Gai honen aukeraketa oso baliagarria da gure saskibaloiko taldean praktikan jaretzeko. Taldekideei kontatzerakoan interesgarria iruditu zitzaien eta horrek bultzatu zigun hezkidetza lantzera saskibaloiko talde misto batean.

    2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

    Elkarrizketa Idoiarekin

    Lan hau agindu zigutenean hainbat irakasle etorri zitzaizkidan burura baina haien artean, erabaki nuen pasadan urteko institutuko bat (Mendebaldea) aukeratzea, harekin asko ikasi nuelako eta gainera gauza garrantzitsu bat duelako, kapaza da bere ikasgaia eramangarria eta interesgarria bihurtzeko, eta hori atentzioa deitzen dit, uste dudalako ez dela erraza hori lortzea eta irakasle guztiek jakin beharko luketeela. Irakasle honen izena Idoia Intxaurbe da eta enpresariales ikasketetak egin zituen baina haren lehenengo aukera odontologia zen. Nahiz eta ez ikasi magisteritza, irakasle oso ona iruditzen zait eta hori da garrantzitsuena.

    Elkarrizketan hainbait gai desberdinei buruz hitz egin dugu, haien artean zenbat urte daramatza lanean eta zein kurtsotan, nola hasi zen eta haren sentzazioak, irakasle on baten ezaugarriak ere aipatu ditu, ikasle eta irakasleekin tratuak eta hainbat gomendio eta esperientzia kontatu dizkit.

    Irakasle honek 19 urte daramatza lanean irakasle moduan, zentro desberdin askotan eta ikasgai eta adin desberdineko umeekin baina beti bere graduarekin zerikusia duten ikasgiak ematen. Gehienbat, bigarren hezkuntzan eman du klase, gaur egun egiten duen moduan, baina baita heziketa zikloetan eta Rem-ean eman du, gaur egun ez dagoena. Nahiz eta hainbeste urtez lanean aritu, hasieran zituen gogo berdinekin joaten da lanera, gustoko baduzu ez delako kostatzen klaseak prestatzea etab.

    Geroago kontatu dit nola izan zen hasiera, lehenengo egunak… Unibertsitatea amaitu bezain pronto, lanean hasi zen herri batean ordezkapen bat egiten eta gutxinaka plaza bat lortu zuen Galdakaoko institutu batean non urte askoz egon zen lanean. Bere lehenengo eguna ez du ondo gogoratzen baina oso urduri zegoen, normala denez, beldurra zuen eta txarto pasa zuen ez dakizulako nolakoak izango diren ikasleak, gainera oso gaztea zen, baina baita esan dit gaur egun gertatzen zaiola, lehenengo egunean oso urduri jartzen dela ikasleak ezagutu edo ez ezagutu arren. Baina lan honetan kontrolatzen jakin behar da urduritasuna, edo beste edozer, adibidez lan pertsonalak baldin badituzu, ez da islatu behar zure klaseetan, gauza zaila nire ustean. Eta bi gauza horiek niri kostatuko zaizkidala uste dut, baina esperientziarekin ere hobetzen da.

    Irakasle on bati buruz galdetzerakoan, aipatu ditu hainbat ezaugarri, haueko haien artean; irakasleak ikasleekin atsegina izan behar dela, tratu ona izan haiekin baina inoiz ez lagun moduan. Baina azken finean, erlazio bat sortzen da ikasle eta irakasleen artean egunero ikusten direlako. Baita aipatu du irakasle onak pazientzia izan behar duela eta ondo irakatsi baina horretarako gaitasuna behar da, esperientziarekin ere irabazten dena baina benetan garratzitsuena dena da gustokoa izatea eta ahalegina jartzea ahal den hoberen egin ahal izateko.

    Bukatzeko esan beharra dut oso urduri nengoela elkarrizketa bitartean baina aldi berean, gustora egon naiz oso irakasle atsegina delako bere ikasleekin eta beti prest dagoela laguntzeko. Gainera berak emandako gomendioak baliagarriak izan daitezke etorkizunerako. Honengatik eta beste hainbat gauzengatik miresten dut Idoia eta hezkuntza, hobea izango litzateke bera bezalako irakasle gehiago egongo balira.

    2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

    "La educación prohibida"

    “La educación prohibida” dokumentala erakusten digu hezkuntza mota bat zeina , oinarritzen da maitasunean, errespetuan, ikaskuntzan eta askatasunean. Proposatzen dira gaur egun hezkuntzak dituen paradigmak aztertzea, gaur egungoko hezkuntza moldeak hautsi dituzten eskolen eredua behatuz. Filmean ikusten da, egin diren elkarrizketak leku askotariko hezitzaile, profesional, idazle eta gurasoei, zeintzuk argitzen dute hezkuntzan aldaketak egiteko dagoen beharra, hezkuntzan haurrak hezitzeko forma berriak aurkituz. Eskakizun hauei erreparatuz, gazteek hezkuntza tradizionala baztertzen dute, esaten dutelako ez dituztela hezkuntzaren oinarriak erabiltzen ikaskuntza elementu giza eta ez delako oinarritzen elkarrekiko maitasunean. Arrazoi hauengatik, hezkuntza tradizionala gauza zaharkituta bezala ikusten dute eta hezkuntza integral baten alde jartzen dira. Kontuan hartu behar dugu, filma grabatu zen lekuan hezkuntza sistema ezberdina erabiltzen dutela gure hezkuntzarekin alderatuz

    Hezitzaileak direnak argi izan behar dute, hezitzen duten jendearen gidariak direla. Horregatik, prest egon behar dira erantzukizun hori hartzeko, lehenik beren burua errespetatuz gainontzekoak errespetatu ahal izateko. Haur bakoitza onartu behar dugu indibiduo bezala, bere limiteak oinarri hartuz eta bere ametsak, sentimenduak… kontuan izanez.Ikasgela leku lasai, demokratiko eta parte hartzaile batean bihurtu behar dugu, zailtasunak gaindituz, aldaketa aukera bat bezala ikusiz. Gaur egungo sistema garrantzia gehiago ematen dio langile kualifikatuak sortzeari, haurrak hezitzea baino.Metodo alternatiboak uste dute ikasleak, bere buruaren ardura hartu behar dutela, proposatuz hezkuntza bat oinarritzen dena imajinazioan eta emozioen ezagupenean, indibiduo bakoitzak bere ibilbidea aukeratuz. Hezkuntza eredu tradizionalak, behartzen ditu ikasleak beraien artean lehiatzen, eta indibidualtasuna bultzatzen du. Gehienetan motibazio falta dago ikasleengan, egin nahi ez dituzten gauzak ikasi behar dituztelako, eta horren ondorioz ikasketak ez dute ezertarako balio, hauek behin eta berriz errepikatzen ditugulako memorizatu arte, zertaz ari garen jakin gabe, epe jakin batean azterketa bat gainditzeko, baina ondoren ikasitakoa ahaztu egiten dugu. Horretaz gain, ikasleak zenbaki baten bitartez kalifikatuak izaten dira, zenbakiak izango balira bezala, ikasle onak eta txarrak sailkatuz. Metodo honen bitartez nota hoberenak lortzen dituztenak aukeratuak izaten dira, elite bat osatuko dutenak eta lan on bat lortuko dutenak. Baina beste alde batean, nota onak ateratzen ez dituztenak daude eta lan prekarioak lortuko dituztenak, ikasketa bidean atzean gelditu direlako eta beraietatik espero dena lortu ez dutelako. Azaldutako sistema honetan fabriketako sistema erabiltzen dute, non dena estrukturatua dago: gaiak kurtsoka antolatuta, adin berekoekin elkartzea … Sistema honetan arrakasta lortzen ez duena atzeratu egiten da, ikasle guztiak berdin tratatzen direlako, bakoitzaren beharrak kontuan hartu gabe eta sistema berdina erabiliz. Dokumentalean eskola aktiboaren ideia defendatzen da. Bada eskola bat, non ikaslea bere arrakasta propioa produzitzen duen, irakaslearen laguntzarik gabe.

    Garrantzitsua da konturatzen hastea beharrezkoa dela hezkuntza metodoen berrikuntza, ezin dugulako mantendu orain dela urte askotako metodoak, oraingo eskaintza ez delako berdina. Saiatu behar gara ikasleak eskuratzea arazoak gainditzeko ahalmena, etorkizunean gerta daiteken arazoak gainditzeko. Urteetan zehar garapen handiak egon dira teknologian, medikuntzan… hezkuntza, berriz, berdin mantentzen da, eboluziorik gabe eta metodo berdinak erabiliz ikasleen hezkuntzarako. Esan beharra dago ezinezkoa dela bideoan eskatzen den guztia lortzea, hain zuzen ere, lege aldaketen eraginez. Irakasleek karrera atera zutenetik gauzak aldatu diren bezala, legeak ere berdin egin dute denboraren poderioz.

    Hezitzaileak izango garen heinean, ikasleen gidariak, orientatzaileak eta bere heziketaren zati garrantzitsu bat izango gara, zeren eta, erabiltzen ditugun herramienta, teknika eta metodo egokien arabera suertatzen da ikaskuntza. Irakasteko momentuan, izan behar gara: dinamikoak, parte hartzaileak, kreatiboak, teknika berriak erabili behar ditugula jakitea, prest egotea, teknologiaren zailtasunak gainditzeko prest egotea, jarrerari begira ikuspegi autoritarioa alde batera utziz, prozedimendu berriak aurkitzea, metodo berriak bilatzea hezkuntzaren arazoari erantzuna ematen diotenak, ikasleen errespetua eta maitasunagatik ikasi behar dugu beren limiteak ezagutuz gidatzea arazoak gainditzeko, horrela arrakasta lortu ahal izateko, eredu tradizionala alde batera utziz eta eredu konstruktibista hartuz.


    Kritika positibo hau aukeratu dugu, eta zati hau hartu dugu hitz egiteko:
    “Si bien el documental se presenta (y con razón) como no dogmático, como solo una serie de reflexiones acerca de cómo es y cómo debería ser la educación, y repite más de una vez que no hay una única vía válida, es evidente, sin embargo, que defiende una visión pedagógica general bien delimitada, identificable y coherente. ¿Cuál? Podríamos resumir así sus tesis básicas: la educación es (debería ser) el proceso por el que un individuo desarrolla su potencialidad implícita o innata para ser libre, creativo y feliz.”


    Egia da berez haurrek jaiotzezko ezagutza batzuk barneratuta dituztela eta hezkuntzaren bitartez ezagutza horiek kanporatzera laguntzen dietela. Beraz, ados gaude kritika honekin, hezkuntza libre baten alde dagoena, gaur egungo hezkuntza markatua alde batera utziz. Ikasleen beharrak kontuan hartu behar dira, ikasle bakoitza ezberdina delako, bere berezitazun eta beharrekin. Horregatik, alde batera uzten du gaur egungo hezkuntza eredua, ez duelako errespetatzen ikasle bakoitzaren beharrak, eta sistema bakarra erabiltzen duelako, ikasle guztientzako berdina dena. Modu honen bidez, agerian gelditzen dira zailtasunak dituzten ikasleak eta ez dute arrakasta lortzen. 


    Kritika negatibo hau aukeratu dugu, eta zati hau hartu dugu hitz egiteko:
    “Prácticamente satanizan la educación tradicional, pero no lo hacen sin razones. Si el documental ha sido tan popular y ha generado tantos comentarios y ha gustado tanto a la población que lo ha visto, es por algo. Yo conozco muchísimos ejemplos de coordinadores, directores y maestros que se comportan como las "caricaturas" del documental, e incluso peor. Hay excepciones, más de una y muy honorables, pero la triste realidad es que la educación tradicional intenta ser bastante represiva (aunque cada vez con menos éxito).”


    Kritika honek ongi islatzen du daukagun iritzia filmari buruz. Azken finean, filmak esaten digu ze nolako eredua erabili beharko litzateke klaseak emateko. Baina aldi berean, gaur egungo hezkuntzak dauzkan arazoak zeintzuk diren erakusten digu. Hezkuntza tradizionalaren arazoak, kritika bertan ikus dezakegu zeitzuk diren. Arazoak zeiuntzuk diren erratea erraza da, hauei irtenbidei bat jartzea da zailtasuna daukana. Filmean esaten dizute ze sistema erabili beharko litzateke eta zein diren aldatu beharreko arazoak, baina ez dizute esaten nola egin aldaketa horiek.

    2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

    Gorputz Hezkuntzako Powerpointa



    Powerpoint honetan ikus dezakegu zeintzuk diren gorputz hezkuntzaren helburuak.


    Gorputz hezkuntzaren bidez, arlo asko landu ahal dira ahurrekin . Hala nola: talde lana, giro ona mantentzea, bere gorputza garatzea eta ezagutzea, osasunarekin erlazionatutako gaiak lantzen dituzte eta azkenik, jokuak dauzkaten garrantzia ikasten dute.

    Bere garapena lantzeko ikasgai paregabea da; alde batetik, garatzen dutelako beren alderdi soziala, eta pertsonala. Baina bestetik, fisikoa eta akademikoa hari dira lantzen aldi berean.

    Ikasgai hau, beharrezkoa da lantzea hezkuntzaren barruan eta kanpoan, daukan garrantzia pedagogikoarengatik eta trasmititzen diren baloreengatik.

    Jokuen bidez saiatzen dira aurretik aipatutako guztia trasmititzen, ahurren garapena ahalbidetzeko modu dibertigarri batez eta dauzkaten gaitasun guztiak azaleratzen saiatuz.

    Gorputz Hezkuntzaren gaur egungo egoera

    Gorputz hezkuntzaren gaur egungo egoera isladatzen duen artikulu hau aukeratu dugu. Honetan aipatzen dira soin hezkuntzaren alorrean egindako zenbait aldaketa eta murrizketa.Egindako murrizketak asko kaltetzen dute gorputz heziketako klaseak eta egoera aldarrikatzeko "Sohat"(Soin hezkuntzaren aldeko taldea) sortu egin zen.
    2007ko dekretuak gorputz hezkuntzari eskeinitako derrigorrezko tartea (ordu eta erdi) gutxiegi da. Horren ordez, bi ordu gutxienez izatea proposatzen dute.
    Artikuluan baita aipatzen dira egindako ikerketa bat, eta emaitza, kolektibo bezala, gorputz hezkuntzari ematen zaion garrantzi handia islatzen da.
    Aipatzen da Europako herrialdeekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan gorputz hezkuntzari eskaitzen zaion ordu kopurua askoz txikiagoa dela.
    Guzti hau kaltegarria da ikasleentzat eta irakasleentzat. Gure ustez gehiago irakasleentzat, haien lana ez baita guztiz ondo baloratzen, ez zaie haien iritzia eskatzen, eta lanpostu pila bat galtzen dira gauzatutako murrizketen ondorioz.

    Gorputz Hezkuntzaren garrantzia eskola adinean

     
     
    Bideo hau aukeratu dugu, hitz egiten duelako gorpuntz hezkuntzaren garrantziaz haur hezkuntzan eta
    lehen hezkuntzan. Guk iritzi honekin ados gaude, horregatik pedagoga baten iritziaz baliatu gara, gure ideiak zientifikoki aztertuta daudela erakusteko.

    Pedagoga honen esanetan, ahurrentzat ezinbestekoa da gorputz hezkuntza etapa guztietan. Ahur hezkuntzan daudenean, ikasgai hau laguntzen die gaitasun motorra lantzen, eta dituzten beharrak azetzen. Berriz, lehen hezkuntzan daudenean, laguntzen die daukaten energía guzti hori kanporatzen, askotan ez dakitena nola aterarazi beraiek bakarrik.

    Bestalde, aukera paregabea da erlazionatzeko eta gaitasunak eskuratzeko. Ahurak talde baten bezala iksuiko du bere burua eta gaitasun hoie esker, konpetenteagoa bizitzaren hainbat egoeretan. Gainera, ahur osasuntsua izanen da, gehienetan kirola egiten duten ahurrak osasutsuak direlako, kirola ikuskera hori erakusten dielako.

    Arrazoi hauengatik, gorpuntz hezkuntza ezinbestekoa da ikasleen garapenerako eta landu beharreko gaia da.











    Ohiko GHko irakaslea

    Irudi hau aukeratu dugu, gure ustez ongi islatzen duelako gaur egun jendeak nola ikusten duen gorputz hezkuntzako irakasle baten lana. Jedeak uste du, gorputz hezkuntzan soilik jokuak egiten direla. Horregatik, garrantzia kentzen diote ikasgai honi.

    Argazkia ongi islatzen du gaur egungo errealitate hori. Bertan ikus dezakegu irakaslearen gogo falta klasea emateko eta nola ikasleak badaude bere zain, zer egin behar duten jakiteko. Baina, klasea eman beharrean joku libreak egiten uzten die.

    Taldeko guztiok badakigu ikasgai hau daukan garrantzia oso handia dela ikasleentzat. Horregatik, erabaki dugu argazkia hau igotzea jedearen ezjakintasuna azalerazteko.