la educacion prohibida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
la educacion prohibida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

"La educación prohibida"

“La educación prohibida” dokumentala erakusten digu hezkuntza mota bat zeina , oinarritzen da maitasunean, errespetuan, ikaskuntzan eta askatasunean. Proposatzen dira gaur egun hezkuntzak dituen paradigmak aztertzea, gaur egungoko hezkuntza moldeak hautsi dituzten eskolen eredua behatuz. Filmean ikusten da, egin diren elkarrizketak leku askotariko hezitzaile, profesional, idazle eta gurasoei, zeintzuk argitzen dute hezkuntzan aldaketak egiteko dagoen beharra, hezkuntzan haurrak hezitzeko forma berriak aurkituz. Eskakizun hauei erreparatuz, gazteek hezkuntza tradizionala baztertzen dute, esaten dutelako ez dituztela hezkuntzaren oinarriak erabiltzen ikaskuntza elementu giza eta ez delako oinarritzen elkarrekiko maitasunean. Arrazoi hauengatik, hezkuntza tradizionala gauza zaharkituta bezala ikusten dute eta hezkuntza integral baten alde jartzen dira. Kontuan hartu behar dugu, filma grabatu zen lekuan hezkuntza sistema ezberdina erabiltzen dutela gure hezkuntzarekin alderatuz

Hezitzaileak direnak argi izan behar dute, hezitzen duten jendearen gidariak direla. Horregatik, prest egon behar dira erantzukizun hori hartzeko, lehenik beren burua errespetatuz gainontzekoak errespetatu ahal izateko. Haur bakoitza onartu behar dugu indibiduo bezala, bere limiteak oinarri hartuz eta bere ametsak, sentimenduak… kontuan izanez.Ikasgela leku lasai, demokratiko eta parte hartzaile batean bihurtu behar dugu, zailtasunak gaindituz, aldaketa aukera bat bezala ikusiz. Gaur egungo sistema garrantzia gehiago ematen dio langile kualifikatuak sortzeari, haurrak hezitzea baino.Metodo alternatiboak uste dute ikasleak, bere buruaren ardura hartu behar dutela, proposatuz hezkuntza bat oinarritzen dena imajinazioan eta emozioen ezagupenean, indibiduo bakoitzak bere ibilbidea aukeratuz. Hezkuntza eredu tradizionalak, behartzen ditu ikasleak beraien artean lehiatzen, eta indibidualtasuna bultzatzen du. Gehienetan motibazio falta dago ikasleengan, egin nahi ez dituzten gauzak ikasi behar dituztelako, eta horren ondorioz ikasketak ez dute ezertarako balio, hauek behin eta berriz errepikatzen ditugulako memorizatu arte, zertaz ari garen jakin gabe, epe jakin batean azterketa bat gainditzeko, baina ondoren ikasitakoa ahaztu egiten dugu. Horretaz gain, ikasleak zenbaki baten bitartez kalifikatuak izaten dira, zenbakiak izango balira bezala, ikasle onak eta txarrak sailkatuz. Metodo honen bitartez nota hoberenak lortzen dituztenak aukeratuak izaten dira, elite bat osatuko dutenak eta lan on bat lortuko dutenak. Baina beste alde batean, nota onak ateratzen ez dituztenak daude eta lan prekarioak lortuko dituztenak, ikasketa bidean atzean gelditu direlako eta beraietatik espero dena lortu ez dutelako. Azaldutako sistema honetan fabriketako sistema erabiltzen dute, non dena estrukturatua dago: gaiak kurtsoka antolatuta, adin berekoekin elkartzea … Sistema honetan arrakasta lortzen ez duena atzeratu egiten da, ikasle guztiak berdin tratatzen direlako, bakoitzaren beharrak kontuan hartu gabe eta sistema berdina erabiliz. Dokumentalean eskola aktiboaren ideia defendatzen da. Bada eskola bat, non ikaslea bere arrakasta propioa produzitzen duen, irakaslearen laguntzarik gabe.

Garrantzitsua da konturatzen hastea beharrezkoa dela hezkuntza metodoen berrikuntza, ezin dugulako mantendu orain dela urte askotako metodoak, oraingo eskaintza ez delako berdina. Saiatu behar gara ikasleak eskuratzea arazoak gainditzeko ahalmena, etorkizunean gerta daiteken arazoak gainditzeko. Urteetan zehar garapen handiak egon dira teknologian, medikuntzan… hezkuntza, berriz, berdin mantentzen da, eboluziorik gabe eta metodo berdinak erabiliz ikasleen hezkuntzarako. Esan beharra dago ezinezkoa dela bideoan eskatzen den guztia lortzea, hain zuzen ere, lege aldaketen eraginez. Irakasleek karrera atera zutenetik gauzak aldatu diren bezala, legeak ere berdin egin dute denboraren poderioz.

Hezitzaileak izango garen heinean, ikasleen gidariak, orientatzaileak eta bere heziketaren zati garrantzitsu bat izango gara, zeren eta, erabiltzen ditugun herramienta, teknika eta metodo egokien arabera suertatzen da ikaskuntza. Irakasteko momentuan, izan behar gara: dinamikoak, parte hartzaileak, kreatiboak, teknika berriak erabili behar ditugula jakitea, prest egotea, teknologiaren zailtasunak gainditzeko prest egotea, jarrerari begira ikuspegi autoritarioa alde batera utziz, prozedimendu berriak aurkitzea, metodo berriak bilatzea hezkuntzaren arazoari erantzuna ematen diotenak, ikasleen errespetua eta maitasunagatik ikasi behar dugu beren limiteak ezagutuz gidatzea arazoak gainditzeko, horrela arrakasta lortu ahal izateko, eredu tradizionala alde batera utziz eta eredu konstruktibista hartuz.


Kritika positibo hau aukeratu dugu, eta zati hau hartu dugu hitz egiteko:
“Si bien el documental se presenta (y con razón) como no dogmático, como solo una serie de reflexiones acerca de cómo es y cómo debería ser la educación, y repite más de una vez que no hay una única vía válida, es evidente, sin embargo, que defiende una visión pedagógica general bien delimitada, identificable y coherente. ¿Cuál? Podríamos resumir así sus tesis básicas: la educación es (debería ser) el proceso por el que un individuo desarrolla su potencialidad implícita o innata para ser libre, creativo y feliz.”


Egia da berez haurrek jaiotzezko ezagutza batzuk barneratuta dituztela eta hezkuntzaren bitartez ezagutza horiek kanporatzera laguntzen dietela. Beraz, ados gaude kritika honekin, hezkuntza libre baten alde dagoena, gaur egungo hezkuntza markatua alde batera utziz. Ikasleen beharrak kontuan hartu behar dira, ikasle bakoitza ezberdina delako, bere berezitazun eta beharrekin. Horregatik, alde batera uzten du gaur egungo hezkuntza eredua, ez duelako errespetatzen ikasle bakoitzaren beharrak, eta sistema bakarra erabiltzen duelako, ikasle guztientzako berdina dena. Modu honen bidez, agerian gelditzen dira zailtasunak dituzten ikasleak eta ez dute arrakasta lortzen. 


Kritika negatibo hau aukeratu dugu, eta zati hau hartu dugu hitz egiteko:
“Prácticamente satanizan la educación tradicional, pero no lo hacen sin razones. Si el documental ha sido tan popular y ha generado tantos comentarios y ha gustado tanto a la población que lo ha visto, es por algo. Yo conozco muchísimos ejemplos de coordinadores, directores y maestros que se comportan como las "caricaturas" del documental, e incluso peor. Hay excepciones, más de una y muy honorables, pero la triste realidad es que la educación tradicional intenta ser bastante represiva (aunque cada vez con menos éxito).”


Kritika honek ongi islatzen du daukagun iritzia filmari buruz. Azken finean, filmak esaten digu ze nolako eredua erabili beharko litzateke klaseak emateko. Baina aldi berean, gaur egungo hezkuntzak dauzkan arazoak zeintzuk diren erakusten digu. Hezkuntza tradizionalaren arazoak, kritika bertan ikus dezakegu zeitzuk diren. Arazoak zeiuntzuk diren erratea erraza da, hauei irtenbidei bat jartzea da zailtasuna daukana. Filmean esaten dizute ze sistema erabili beharko litzateke eta zein diren aldatu beharreko arazoak, baina ez dizute esaten nola egin aldaketa horiek.