2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Rol playing- ebaluaketa saioa

Bideo honetan, 2. ebaluazioetako tutoretza bilera bat aurkezten dizuegu. Maitaneri buruz hitz egin dugu bere gurasoekin. Maitane LH 6. mailako neska bat da. Bideoan kontatzen dugun moduan arazoak dituen neska bat da eta tutore bat arazo horiek konpontzeko ematen duen bide posible bat aipatzen da. 

Maitaneren jarrera ez da oso lagungarria bere  ikasketetarako, eta horregatik eta beste arrazoi batzuetatik Matematika eta Euskara suspenditu ditu. Ez du laguntzen ere A ereduko eskola batetik etortzea, baina tutorearen aholkuen laguntzaz eta errefortzu klaseekin arazo horiek konpondu daitezke.
Beste alde batetik bere jarrera aldatzeko psikologoarekin biltzea hainbat saiotan gomendatzen da, gurasoen aholkuekin ez bada nahikoa.

Aranbizkarra ikastolak, kontatzen du errefortzu klaseekin eta psikologo partikularrarekin, eta horien erabilera egin daiteke.