Hasteko, ikastola batean kokatu dugu egoera. Guk aukeratu dugun eskola Aranbizkarra da, bertan taldeko lau pertsonak ekintza batean lan egiten dugulako. Eskola honetan, euskara, aniztasuna eta elkarlana bultzatzeari garrantzia handia ematen zaio. Horregatik, eskola "Elkar" proiektuaren barnean dago, eta eskolan proiektu horretako hiru ekintza burutzen dira: P.D, P.E eta T.E. Guk T.E (talde eragileak) ekintzaren barnean gaude. Bertan euskara eta matematika lantzen dugu elkarlana helburu izanez. Beste ekintzetara aiton-amonak edo gurasoak joaten dira irakurketak eta tertuliak egitera.
Kurtsoa hasteko dagoelarik, ikasturteko aurkezpena egin dugu, bertan hainbat gai jorratu ditugularik. Hasieran, ikasturteko aurkezpen guztietan bezala, eskolako ezaugarriak, egutegia, ordutegia, eskolako arauak, ateraldiak, ekolak antolaturiko ekintzak, ikasgaiak, jantokiko ordutegia, bekak eta ikasleei laguntzeko hainbat aholku eman diegu. Guk gai guztiak banan-banan azaldu diegu bien artean, oroitaraziz azaldutako guztia korreoz bidaliko diegula txozten batean, idatziz izan dezaten.
Azalpenak amaitzerakoan, gurasoek aukera izan dute dituzten zalantza guztiak galdetzeko eta bion artean zalatza guztiak argitu diegu. Galderetan gai hauek agertu dira: bekak, bete beharreko paperak, eskolak antolaturiko ekintzak, jantokia, paperak nora eraman eta non bete, ikasgai konkretu batzuetako zalantzak, kurtsoko zailtasuna... Galderak amaitzerakoan, agurtu diegu esanez, harremanetan egongo garela eta edozein zalantza izanez gero gurena etorri dezatela.
Hau guztia prestatzeko, internetetik informazioa atera dugu, adibidez, bekako informazioa etab. Beste aldetik, gainontzeko informazioa Aranbizkarreko eskolatik eskuratu dugu, lehen aipatu dugun bezala taldeko hainbat pertsona bertan daudelako ekintza batean sarturik. Gainera, aukeratu dugun kasua, kasu erreal bat da taldeko bi pertsonek zuzenki ikusi dutena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina