2014(e)ko urriaren 7(a), asteartea

Irakasle izateaz...irakasleari elkarrizketa

"Dena dago egiteko"


Lan honetan aukera izan dut duela 7 urte nire euskarazko irakasle izan zen Koldo Castañosekin elkarrizketa bat izateko. ez bakarrik irakasle eta iraganeko ikasle bezala baizik eta 30 urteko esperientzia duen irakasle batekin eta etorkizuneko irakasle batekin. leku ezin aproposagoa aukeratu du Koldok, Haladzipoko musikako herri eskola, aipatzen duen bezala berari hainbeste gustatzen zaion euskal kulturan murgilduta Mikel Laboa zein Lertxundiren soinuen artean.

Solasaldiaren hasieran kontatzen digu nola zuzenbide ikasketak burutu zituen Deustun, hau da hezkuntzarekin zerikusirik ez zuen ezer. Ikasketak bukatu bezain laster Muskizen atera ziren euskarazko irakasle plaza bat eskuratu zuen. Garai artan euskarazko titulua edukitzearekin nahikoa baitzen klaseak emateko. Hortik aurrera 30 urte inguru eman ditu irakaskuntzan, berak gehien maitatzen duena irakasten, euskara. 

Hizketaldi osoan zehar kontatzen digu zer nolako esperientzia jaso duen, lan mundu honek zelako arazo zein zailtasunak izan ditzake. Batez ere lankideekin edo bere kasuan zein ezezkorra izan zen zuzendari izan zen garaian. Baita ere nola klase giroan, arazoak konpontzeko gehien funtzionatzen duen metodoa ikaslea entzutea den.

Beste alde batetik azaltzen digu nolako izan behar duen irakasle on batek. Nola bere feedback propio eduki behar duen eta etengabe berrikuntzan egon behar duen. Batez ere aipatzen du zer den benetan garrantzitsuena berarentzat; irakasleak pertsonak hesitu behar ditu ez nota onak ateratzeko makinak. 

Amaierara heltzen,  baloratzen du nolakoa izan den bizi esperientzia hau, nola ez luke ezergatik aldatuko, urteak aurrera egin ahala gazteekin egotea gazte sentiarazten den eta nola hainbeste urte pasa ondoren ikasle ohiak zer nolako pertsonetan bihurtu izan diren.

Azkenik, aholku bezala gazteekin autoestima asko landu behar dela esaten digu eta bi idei garrantzitsu ematen digu; "oso onak zarete eta dena egiteko dago, dena egiteko duzue".

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Oso polita Koldok esana. Eta egia.

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu