2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

Rol playing- ebaluaketa saioa

Bideo honetan, 2. ebaluazioetako tutoretza bilera bat aurkezten dizuegu. Maitaneri buruz hitz egin dugu bere gurasoekin. Maitane LH 6. mailako neska bat da. Bideoan kontatzen dugun moduan arazoak dituen neska bat da eta tutore bat arazo horiek konpontzeko ematen duen bide posible bat aipatzen da. 

Maitaneren jarrera ez da oso lagungarria bere  ikasketetarako, eta horregatik eta beste arrazoi batzuetatik Matematika eta Euskara suspenditu ditu. Ez du laguntzen ere A ereduko eskola batetik etortzea, baina tutorearen aholkuen laguntzaz eta errefortzu klaseekin arazo horiek konpondu daitezke.
Beste alde batetik bere jarrera aldatzeko psikologoarekin biltzea hainbat saiotan gomendatzen da, gurasoen aholkuekin ez bada nahikoa.

Aranbizkarra ikastolak, kontatzen du errefortzu klaseekin eta psikologo partikularrarekin, eta horien erabilera egin daiteke.









2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing - kurtsoko aurkezpena

 
 
Bideo honetan gurasoei egindako ikasturteko aurkezpena ikusten da. Bideoan gu, Amaia Ilundain eta Mikeldi Tejedor, Lehen Hezkuntzako 6. mailako  B gelako tutorea eta ikasketa-burua ginela antzeztea erabaki dugu.

Hasteko, ikastola batean kokatu dugu egoera. Guk aukeratu dugun eskola Aranbizkarra da, bertan taldeko lau pertsonak ekintza batean lan egiten dugulako. Eskola honetan, euskara, aniztasuna eta elkarlana bultzatzeari garrantzia handia ematen zaio. Horregatik, eskola "Elkar" proiektuaren barnean dago, eta eskolan proiektu horretako hiru ekintza burutzen dira: P.D, P.E eta  T.E. Guk T.E (talde eragileak) ekintzaren barnean gaude. Bertan euskara eta matematika lantzen dugu elkarlana helburu izanez. Beste ekintzetara aiton-amonak edo gurasoak joaten dira irakurketak eta tertuliak egitera. 


Kurtsoa hasteko dagoelarik, ikasturteko aurkezpena egin dugu, bertan hainbat gai jorratu ditugularik. Hasieran, ikasturteko aurkezpen guztietan bezala, eskolako ezaugarriak, egutegia, ordutegia, eskolako arauak, ateraldiak, ekolak antolaturiko ekintzak, ikasgaiak, jantokiko ordutegia, bekak eta ikasleei laguntzeko hainbat aholku eman diegu. Guk gai guztiak banan-banan azaldu diegu bien artean, oroitaraziz azaldutako guztia korreoz bidaliko diegula txozten batean, idatziz izan dezaten.


Azalpenak amaitzerakoan, gurasoek aukera izan dute dituzten zalantza guztiak galdetzeko eta bion artean zalatza guztiak argitu diegu. Galderetan gai hauek agertu dira: bekak, bete beharreko paperak, eskolak antolaturiko ekintzak, jantokia, paperak nora eraman eta non bete, ikasgai konkretu batzuetako zalantzak, kurtsoko zailtasuna... Galderak amaitzerakoan, agurtu diegu esanez, harremanetan egongo garela eta edozein zalantza izanez gero gurena etorri dezatela.

 Hau guztia prestatzeko, internetetik informazioa atera dugu, adibidez, bekako informazioa etab. Beste aldetik, gainontzeko informazioa Aranbizkarreko eskolatik eskuratu dugu, lehen aipatu dugun bezala taldeko hainbat pertsona bertan daudelako ekintza batean sarturik. Gainera, aukeratu dugun kasua, kasu erreal bat da taldeko bi pertsonek zuzenki ikusi dutena. 

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

Etorkizunerako... elkarlana

ZER?

  • Zer da elkarlana

NON?

  • Hezkuntzako zein eremuetan landu daitekeen elkarlana
    • Hezkuntzaren barnean edozein ikasgaian erabil daiteke elkarlana. Bestalde, klasetik kanpo baita ere erabil daiteke elkarlana, hala nola, patioan edo ateraldietan. 

 ZERGATIK?

  • Zein helburuarekin bultzatzen da elkarlana 
    • (Hemen 31.orrian) elkarlanean, taldeka lan egiten ikasten dute ( lankidetza eta kordinazioa), diskriminazioa, bazterketa eta nahigehiagokerien ideiak alde batera utziz. Beraz, elkarlanean jolasa erabiltzea onuragarria da, aldi berean bi gauza horiek lantzen ditugulako, modu motibagarriago baten bidez.

NOLA?

  • Zein ekintzen bidez egin daiteke 
    • Elkarlana ekintza askoren bidez bultza daiteke eskola eremuan, zein eskolatik kanpo. Gure taldean erabiki dugu jolasen bidez lantzea gai hau, era motibagarriena delako. Jolasa garrantzia handia dauka haurrarentzat, eta eskolako edozein ikasgaian erabil daiteke elkarlana lantzeko.

  • Jolasen erabilpena daukan garrantzia elkarlanean
    •  (Hemen, 15.orrian) Jolasa haurraren motrizitatea lantzen laguntzen dio, aldi berean, helduen mundura sartzeko lagungarria zaie fisikoki zein psikosozialki. Jolasak pertsonaren oreka eta besteekiko harremanak garatzen laguntzen du.

  • Jolas konkretuak ezagutzea elkarlana lantzeko
    • (Hemen 87.orrian) Marro, ikurrina, kontrabandista, konoak eta pilotak,
      kateak, baloia putzuan, lau txokoak, korrikalaria, uztai mugikaria, baloia eta dorrea, nire bila, zelai errea, biribil bihurria, jazarpena labirinto barruan, oin-eskubaloia, ertzainak, lapurrak eta laguntzaileak.

  • Jakitea jolas bakoitzean zein gauza lantzen den
  • Adin bakoitzean nola lantzen da elkarlana



    NOR?

    • Zein paper dauka irakasleak ekintza mota hauetan 
    • Zein paper daukate ikasleak ariketa mota hauetan

    NOIZ?

    • Zein adinetan:
      – Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako umeen giza portaerak garatzen dira.(Hemen, 18. orrialdean)
       
    • Zenbateko iraupena izan behar du ekintza eraginkorra izateko
      Dirudienez, jolasari garrantzirik handiena Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ematenzaio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan inportantea izan arren. Laburbilduz esan dezakegu:
      —10 urte arte jolasa ekintzarik garrantzitsuena dela,
      —10 urtetik 16 urte arte jolasa ekintza beharrezkoa dela,—eta 16 urtetik aurrera jolasa ekintza komeni dela.(Hemen, 17. orrialdean)
    • Zenbat saioetan lantzen da 

    EMAITZAK:

    • Zein eragin sortuko du haurrengan modu honen bidez lantzea ikasgaiak.
      – Lehen Hezkuntzako 1. zikloko umeengan eragin positiboa du: ikasketetan, gizarteratzean, agresibitatearen kontrolean...
      (Hemen, 18. orrialdean)
    • Zein eragin izango du ikasleen arteko erlazioan. Baita irakasle eta ikasleen arteko harremanetan.
    • Ekintza landu eta gero, klaseko giroa ikertu, lehen zegoenarekin alderatuz.



    2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

    Kontzeptu mapa


    Make your own mind maps with Mindomo.



    Kontzeptu mapa honetan, bildu ditugu taldekide bakoitzak euren irakasleekin izandako elkarrizketetako ideia nagusiak. Batez ere, komunean jarri ditugun kontzeptuak, irakasle baten egoeraren eta funtzioei buruz hitz egiten dute. 
    Izan ere, seiok bizitako esperientzia honetan bildutako ideia garrantzitsuenak oso antzekoak izan dira, eta honek, bidea erraztu digu. Azken finean, irakasle bakoitzak bizitako egoeraz eta esperientzia propioaz aparte, bat egiten dute irakasle batek nolakoa izan behar duen ideiarekin; arazoak konpontzen, gaitasunak, lan esparruan jokaera, izaera edota hesitzen jakin. 
    Irakasleen eskutik atera genuen ondorio bezala, esan dezakegu, lanbide honetan pribilegio bat dela umeekin lan egitea eta izugarrizko bizi esperientzia emangarri bat dela.



     

    2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

    "Always like a girl"

    Lehenik eta behin, egoera planteatuko dugu, honen ondoren, zer ikasi dugun azaltzeko, eta azkenik, hori jakitera zerk eraman gaituen.

    Egoera ondorengo hau da: saskibaloiko talde misto bat dugu aurrean eta bertan hainbat zeregin ditugu. Taldean 13 ume dira orotara, haien artean 6 mutil eta 7 neska guztiak 11 urtekoak. Umeen artean beti dago neska eta mutilen arteko desberdintasuna eta normalean, txikiak direnean, neskak alde batetik daude eta mutilak bestetik, elkarren arteko lehia eta konparaketak areagotuz.

    Kasu honetan, gertatzen dena da mutilek pentsatzen dutela neskak baino hobeagoak direla saskibaloian jokatzerako orduan eta gure erronka hori sahiestea da, hau da, ikustaratzea aukera berdinak dituztela alor guztietan, ez bakarrik saskibaloian baizik eta beraien egunerokotasunean ere, euren sexuaz aparte.

    Gure lana izango da haien artean erlazio ona lortzea, eta desberdintasunak alde batera uztea, erabateko hezkidetza lortzeko. Hasteko, neska eta mutilen arteko berdintasuna sustatzea, talde sendo eta indartsua lortzeko helburuarekin, eta ondoren, bizitzaren beste hainbat aspektuetan berdintasun hori islatu ditzaten. Horretarako, hau guztia azalduko genieke eta hainbat jolas egin daitezke haien artean hori ikusteko, baina inoiz ez, neskak talde batean eta mutilak bestean, guk proposatzen ditugu talde mistoak. 


    Esan dugun bezala, helburuak, talde barruko eta batez ere indibiduo bakoitzeko konfiantza indartzea, lankidetza eta taldea pertsona bezala eusten zaituela sentitzea eta taldeko harreman sendoa edukitzea dira.

    Bideo hau aurkitu dugu non azaltzen da nola ikusten den neska txikien jokabidea ikuspuntu desberdinetatik, eta nola erabiltzen den sozietatean “como una niƱa” irain bezala, eta hori berehala aldatu behar den gauza bat da. Gainera beti entzun da umeak oso krudelak direla baina kasu honetan ikusi daiteke neskak pentsatzen dutela egiten dituztela gauzak normal, eta jende heldua aldiz, neskak gauzak “tuntunak” balira bezala egiten dituztela.



    Gai honen aukeraketa oso baliagarria da gure saskibaloiko taldean praktikan jaretzeko. Taldekideei kontatzerakoan interesgarria iruditu zitzaien eta horrek bultzatu zigun hezkidetza lantzera saskibaloiko talde misto batean.

    2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

    Integrazio soziala ... Ipuin eta kondairen bidez?




    Guk aukeratutako gaia integrazio soziala izan da, bereziki eskola adinean. Gaur egun immigrazioak gorakada handia izan duelarik, eskoletan aurkitzen dugu jatorri ezberdinetako haur asko. Kontuan izanda aurkitu dezakegun kultur aniztasuna klasean, erabaki dugu gai hau lantzea praktika baten bidez. Baina praktika landu baino lehen jakin behar dugu, ze ezberdintasun eta berdintasun aurkituko ditugu klasean haurren artean eta zein ondorioengatik egiten dugun praktika hau.
     
    Aipatu dugun bezala, ezberdintasun handiak daude haur batzuen artean besteekin konparatuz, beren jatorria dela eta. Azken finean, beren artean kultura eta pentsaera oso kontrakoak aurkitu ditzakegu. Horretarako, eskola integratzeko esparru garrantzitsuena dela uste dugu. Irakasleak izango garenean, gure helburuetako bat izango da, haur guztien integrazioa sustatzea, denei modu berberaz tratatuz eta ezberdintasunak alde batera utziz. Izan ere, integrazioa ondorio oso onuragarriak ditu haurrentzat: Kultura ezberdinak ezagutu dezakete, eta horrekin batera ohitura eta pentsaera ezberdinak, bere inguruko jendea ez denarekin erlazionatu dezakete … eta guzti honek balio du haurraren ezagutzak aberasteko. Haurra jakin behar du, denok ez garela berdinak baina denei errespetatu behar zaiela eta beraiek ezagutzen dutenaz aparte gauza gehiago daudela.
     
    ZERTAN DIRA DESBERDINAK IKASLE ETORKINAK ETA HARRERA-GIZARTEZKO IKASLEAK? 
     
    • Mundua ikusteko erreferente kultural desberdinak dituzte: balioak, ohiturak, eskolarekiko irudia.
    • Ez dute ezagutzen ingurune fisikoa eta soziala.
    • Desberdinak dira eskolara dakartzaten aurretiko ezagutzak.
    • Batzuetan hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte.
    • Ikasturtea hasita badago, gelakoek ikasita dauzkate funtzionatzeko errutinak, hasita daude beraien arteko harremanak. Ikasle berriak arrotzak eta baztertuta senti daitezke.
     
    ZERTAN DIRA BERDINAK IKASLE ETORKINAK ETA HARRERA-GIZARTEKO IKASLEAK?
     
    • Beren identitatea eraikitzen hasi dira, lehenengo sozializazioa egin dute, mundua balio jakin batzuen arabera interpretatzen hasi dira, zenbait gauza ikasi dituzte, hizkuntza bat erabiltzen dute...
    • Zenbait behar dituzte: Jolastu, ziurtasun afektiboa izan, harremanak izan, ingurunea aztertu eta ulertu...
    • Familiarengandik banantzen ikasteko beharra; irakaslearekin lotura afektiboa lortzeko beharra; adinekoekin harremanak egiten ikasteko beharra; eskolako espazioak, errutinak eta funtzionatzeko erak bereganatzeko beharra...
    ONDORIOAK:
     
    1.- Txiki-txikitatik beste kultura batzuetako pertsonekin hezteko aukera izatea oso ona da norberaren garapen pertsonalerako. Guztiontzat oso aberatsa da eguneroko egoeretan beste kultura batzuetako presentzia izatea, daukagun gizarte-eredu berri batera egokitzeko.  
    2.- Helburuak helburuak dira eta edukiak eduki, baino garrantzitsuena ikaslearen integrazioa da. Gainerako ikasleak inplikatu behar dira lan horretan, gelan gustura sentitu, eskolara etorri nahi izan, pozik egoteko.
    3.- Eskola familia integratzeko bide garrantzitsu bat da eta hezkuntzak aukera ona eskaintzen du gurasoen artean gertuko harremanak egin ahal izateko
    4.- Irakasleak ulertu behar dute familia bi kulturatan bizitzen hasten dela, eta horrek tentsioa sortu eta balioak kolokan jarriko dituela.
    5.- XXI. mendeko eskolaren ezaugarrietako bat kultur aniztasuna izango da. Hasi berria dugun bide horretan elkarlanak, denen artean zalantzak argitzeak, lorpenak konpartitzeak eta abarrek oztopoak gainditzen lagunduko digu.

     
    PROPOSATZEN DUGUN PRAKTIKA:
     
    Badaude praktika ugari lagungarriak direnak integraziorako. Izan ere, jolas eta ekintza parte-hartzaileak, mesede egiten diote haurren arteko komunikazioari eta elkar ekintzari. Ekintzak alda dezakete ikasle kopuruaren arabera,adina , edo lortu nahi diren helburuen arabera. Dauden praktika guztien artean aukeratu dugu integrazio soziala lantzea ipuin eta kondairen bidez.
     
    Ipuinak eta kondairak:

    • Metodologia : Taldeka egiteko.
    • Denbora: Denbora tarte finko gabe.
    • Helburuak: Beste kulturen ezagupenera hurbiltzea, ipuinen, kondairen, abestien edota ohituren bidez. Piztu behar da ikasleengan kultura tradizionalarenganako interesa, elkar truke kulturala emateko.
    • Ekintza nola burutu: Ipuin eta kondairen bidez, herrialdeen hainbat aspektu ezagutu dezakegu, horien artean baloreen irakaspena. Beraz, arrazismoari aurre egiteko oso garrantzitsua da beste kulturak ezagutzea. Taldeka kondaira baten errepresentazioa prestatu behar dute. Talde bakoitza bilatu behar du kondairaren jatorria, beren esanahia, nola kontatzen zen, beste herrialde batean badagoen kondaira antzeko bat. Behin lana amaituta bi kondaira irakurtzen diegu ( bat jatorri afrikakoa eta bestea, Maya- Quiche da). Kondairen izenburuak hauek dira: “La tortuga”, “ El maiz”, eta “Como no tener miedo”.
    • Hausnarketarako galderak: Behin ekintza amaituta haurrei galdera hauek egingo zaie, hauek pentsatzeko landu dutena. Oroitzen duzu txikitan kontatzen zizuten ipuin batez ? Zeintzuk dira gehien harritu dizuten elementuak? Gai izango zinateke asmatzeko ipuin bat azaltzen duena zergatik jendea emigratzen dugun istorioan zehar ?
     
     

    Integrazio soziala...kirolaren bidez?

    Integrazio soziala gauzatuko duten jarduerak bilatu ditugu, eta horretarako integrazio hau bultzatzen duen metodo baliakor bat aurkitu dugu, kirola hain zuzen ere. Honen bitartez, arraza eta estratu sozial desberdinetako kideak bateratzea eta haien arteko harremanak indartzea lortzen da.

    Integrazio mota honetan, irakaslearen papera, partaideen elkarrekiko parte hartzea eta errespetua bultzatzea da, aktibitate ezberdinak proposatuz, aipatutako helburua lortzeko. Kirola, eta batez ere talde kirolak, laguntzen gaitu taldearekin amankomunean helburu bat lortzeko, eta horretarako ezinbestekoa da taldekideen arteko erlazioa eta komunikazioa egotea.

    Kirola egiten ikastea ez da izango jarduera hauen xedea, baizik eta baliabide bat integrazio soziala den helburua lortzeko. Gorputz hezkuntzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditugu umeekin, indarkeria eta isolamendu kasuak alde batera uzten saiatzeko.


    Praktikara eramateko programa, hiru fasetan banatuta egongo da:

    1- Konfiantza eta partaidetza.

    1.1- Inguru positibo bat ezartzea gazteen eta hezitzaileen artean konfiantzaren bitartez.
    • Taldearen interakzio afektiboa.
    • Programaren helburuen azalpena.
    • Arauen ezarpena, arau gutxi baina zehatzak.
    • Erantzukizunen banaketa ikasleen artean.
    1.2- Partaidetza.
    • Egokitutako kirol tradizionalak (futbola, saskibaloia…)
    • Joku kooperatiboak.
    • Abenturako jokoak (tirolina, rappel…)
    • Kalean edo naturan jarduerak

    2- Baloreen sustapena gorputz hezkuntzaren bitartez.

    2.1- Portaera erasotzaile eta bortizen autokontrola.
    • Jardueretan erabiltzeko arau sinpleak.
    • Gatazken ebazpen baketsua.
    • Enpatia errazten duten jarduerak.
    2.2- Besteekiko kooperazioa eta inegrazioa
    • Taldeak estrategikoki egin.
    • Arau praktikoak erabili.
    • Kirol esperientzia bat, emakume talde on baten kontra.

    3- Ikasitakoaren transferentzia eguneroko bizitzako beste alorretara.

    • Norberarekiko eta taldearekiko erreflexioa.
    • Bizitza osasungarri bat izateko ohiturak.
    • Taldeen integrazio progresiboa kirol txapelketa ofizialetan.
    • Taldeak pentsatutako proiektu bat diseinatu, organizatu eta gauzatu.


    Integrazio sozialaren arlo hau aztertzera Aranbizkarra eskolako proiektua, beste antzerako jardueren artean, bultzatu gaitu. Taldekideei kontatzerakoan berotasuna erakutsi zuten, eta haien interesa oso bizkor piztu zuen, gaurkotasun handiko gai bat baita, eta horrek bultzatu zigun integrazio soziala kirolaren arloan ikertzera.