Integrazio mota honetan, irakaslearen papera, partaideen elkarrekiko parte hartzea eta errespetua bultzatzea da, aktibitate ezberdinak proposatuz, aipatutako helburua lortzeko. Kirola, eta batez ere talde kirolak, laguntzen gaitu taldearekin amankomunean helburu bat lortzeko, eta horretarako ezinbestekoa da taldekideen arteko erlazioa eta komunikazioa egotea.
Kirola egiten ikastea ez da izango jarduera hauen xedea, baizik eta baliabide bat integrazio soziala den helburua lortzeko. Gorputz hezkuntzak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditugu umeekin, indarkeria eta isolamendu kasuak alde batera uzten saiatzeko.
Praktikara eramateko programa, hiru fasetan banatuta egongo da:
1- Konfiantza eta partaidetza.
1.1- Inguru positibo bat ezartzea gazteen eta hezitzaileen artean konfiantzaren bitartez.- Taldearen interakzio afektiboa.
- Programaren helburuen azalpena.
- Arauen ezarpena, arau gutxi baina zehatzak.
- Erantzukizunen banaketa ikasleen artean.
- Egokitutako kirol tradizionalak (futbola, saskibaloia…)
- Joku kooperatiboak.
- Abenturako jokoak (tirolina, rappel…)
- Kalean edo naturan jarduerak
2- Baloreen sustapena gorputz hezkuntzaren bitartez.
2.1- Portaera erasotzaile eta bortizen autokontrola.- Jardueretan erabiltzeko arau sinpleak.
- Gatazken ebazpen baketsua.
- Enpatia errazten duten jarduerak.
- Taldeak estrategikoki egin.
- Arau praktikoak erabili.
- Kirol esperientzia bat, emakume talde on baten kontra.
3- Ikasitakoaren transferentzia eguneroko bizitzako beste alorretara.
- Norberarekiko eta taldearekiko erreflexioa.
- Bizitza osasungarri bat izateko ohiturak.
- Taldeen integrazio progresiboa kirol txapelketa ofizialetan.
- Taldeak pentsatutako proiektu bat diseinatu, organizatu eta gauzatu.
Integrazio sozialaren arlo hau aztertzera Aranbizkarra eskolako proiektua, beste antzerako jardueren artean, bultzatu gaitu. Taldekideei kontatzerakoan berotasuna erakutsi zuten, eta haien interesa oso bizkor piztu zuen, gaurkotasun handiko gai bat baita, eta horrek bultzatu zigun integrazio soziala kirolaren arloan ikertzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina