Lan hau agindu zigutenean hainbat irakasle etorri zitzaizkidan burura baina haien artean, erabaki nuen pasadan urteko institutuko bat (Mendebaldea) aukeratzea, harekin asko ikasi nuelako eta gainera gauza garrantzitsu bat duelako, kapaza da bere ikasgaia eramangarria eta interesgarria bihurtzeko, eta hori atentzioa deitzen dit, uste dudalako ez dela erraza hori lortzea eta irakasle guztiek jakin beharko luketeela. Irakasle honen izena Idoia Intxaurbe da eta enpresariales ikasketetak egin zituen baina haren lehenengo aukera odontologia zen. Nahiz eta ez ikasi magisteritza, irakasle oso ona iruditzen zait eta hori da garrantzitsuena.
Elkarrizketan hainbait gai desberdinei buruz hitz egin dugu, haien artean zenbat urte daramatza lanean eta zein kurtsotan, nola hasi zen eta haren sentzazioak, irakasle on baten ezaugarriak ere aipatu ditu, ikasle eta irakasleekin tratuak eta hainbat gomendio eta esperientzia kontatu dizkit.
Irakasle honek 19 urte daramatza lanean irakasle moduan, zentro desberdin askotan eta ikasgai eta adin desberdineko umeekin baina beti bere graduarekin zerikusia duten ikasgiak ematen. Gehienbat, bigarren hezkuntzan eman du klase, gaur egun egiten duen moduan, baina baita heziketa zikloetan eta Rem-ean eman du, gaur egun ez dagoena. Nahiz eta hainbeste urtez lanean aritu, hasieran zituen gogo berdinekin joaten da lanera, gustoko baduzu ez delako kostatzen klaseak prestatzea etab.
Geroago kontatu dit nola izan zen hasiera, lehenengo egunak… Unibertsitatea amaitu bezain pronto, lanean hasi zen herri batean ordezkapen bat egiten eta gutxinaka plaza bat lortu zuen Galdakaoko institutu batean non urte askoz egon zen lanean. Bere lehenengo eguna ez du ondo gogoratzen baina oso urduri zegoen, normala denez, beldurra zuen eta txarto pasa zuen ez dakizulako nolakoak izango diren ikasleak, gainera oso gaztea zen, baina baita esan dit gaur egun gertatzen zaiola, lehenengo egunean oso urduri jartzen dela ikasleak ezagutu edo ez ezagutu arren. Baina lan honetan kontrolatzen jakin behar da urduritasuna, edo beste edozer, adibidez lan pertsonalak baldin badituzu, ez da islatu behar zure klaseetan, gauza zaila nire ustean. Eta bi gauza horiek niri kostatuko zaizkidala uste dut, baina esperientziarekin ere hobetzen da.
Irakasle on bati buruz galdetzerakoan, aipatu ditu hainbat ezaugarri, haueko haien artean; irakasleak ikasleekin atsegina izan behar dela, tratu ona izan haiekin baina inoiz ez lagun moduan. Baina azken finean, erlazio bat sortzen da ikasle eta irakasleen artean egunero ikusten direlako. Baita aipatu du irakasle onak pazientzia izan behar duela eta ondo irakatsi baina horretarako gaitasuna behar da, esperientziarekin ere irabazten dena baina benetan garratzitsuena dena da gustokoa izatea eta ahalegina jartzea ahal den hoberen egin ahal izateko.
Bukatzeko esan beharra dut oso urduri nengoela elkarrizketa bitartean baina aldi berean, gustora egon naiz oso irakasle atsegina delako bere ikasleekin eta beti prest dagoela laguntzeko. Gainera berak emandako gomendioak baliagarriak izan daitezke etorkizunerako. Honengatik eta beste hainbat gauzengatik miresten dut Idoia eta hezkuntza, hobea izango litzateke bera bezalako irakasle gehiago egongo balira.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.