2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Elkarrizketa irakasle miresgarriari

Elkarrizketa hau egiteko aukeratutako irakaslea Maria izan da, nire lehen hezkuntzako ingeleseko irakaslea. Lan hau aurkeztutakoan burura etorri zitzaidan lehenengo persona bera izan zen zenbait arrazoiengatik. Txikitatik oso ondo eraman naiz berarekin eta gainera, bere lanbidea ezin duela hobeto egin usted dut. Izan ere, hasieran nire ingelesarekiko interesa oso baxua zen baina irakasle honek ideia horiek aldatu zizkidan.

Astelehen hontan elkartu nintzen berarekin, arratsaldeko 18:00etan bere etxean. Hasieran lana zaila izan zen bere alaba inguruan zebilelako zirikatzen, baina hori konpontzean elkarrizketari ekin genion. Nire jarrera hasieran oso lotsatia izan zen, duela urte asko ez nuela ikusten eta, baina ondoren oso gustura egon nintzen berarekin oroitzapen asko etorri zitzaizkidalako burura eta gainera eroso sentitzea egiteaz gain, arratsalde polita pasa nuen eta.

Nola izan zen haurrekin izandako lehen kontaktua? Galdera horretan denbora asko egon naiz pentsatzen, etorkizunean nolakoa izango den pentsatzen, eta irakasle bati galdetzeko aukera izan dutenez aprobetxatu egin dut. Uste nuen bezala, erantzuna honakoa izan zen: “Hasiera ez zitzaidan oso errexa egin. Ohituta zaude batekin edo birekin egotea, baina horrela, bapatean horrenbeste umeen aurrean egotea arraroa egiten zitzaidan. Ondoren pixkanaka pixkanaka ohitzen joan nintzen…”. Urduri zegoela eta konplikatua izan zela ere aipatu zuen.

Denborak Aurrera egiten zuen eta 19.galderara (nola egiten duzu lan beraiekin?) iristean nirekin aurrera eraman ez duen ideia bat aipatu du, nire gustokoa izan dena eta aproposa iruditzen zaitena. Filmak ipintzerakoan bertsio originalarekin umeak gauz askotaz ohartzen ez zirela konturatu zenez, remix baten antzekoa egiten zuen honekin. Zati originalak (ingelesez eta subtitulorik gabe), gaztelerazko zatiak eta originalak baina subtituloekin ipintzen zituen, umeei erraztasuna emateko eta gehiago ikasi ahal izateko. Egia da berarentzat errezena bertsio originala subtituloekin edo gabe ipintzea izango litzatekeela, baina berari espeziala egiten diona hauxe da, bere umeekiko zaletasuna eta beraiekiko egiten duen lana.

Bost galdera falta zirenean amaitzeko, gai serio batetaz aritu ginen, gatazka eta bullying-ari buruz. Aipatu zuen lehenengoa gatazka kasu bat izan zen, bioi harrituta utzi ziguna. Ikasle on batek (arazorik eman ez zituena, beti lasaia zena) beste bati aurpegian jo eta hortz bat kendu zion golpearekin eta anbulategira eraman behar izan zuten. Golpea jaso zuenak normalean nahiko zirikatzailea zela esan zidan eta beraz, hori izan daiteke salaketarekin bukatu zen liskarraren arrazoia. Ondoren bulying kasuarekin jarraitu zuen. Kasu hau klase desberdinen arteko denboran gertatu zen, normalean giltzapetuta egoten zen armairu batean. Maria pasilloan zegoela gauz arraro bat somatu eta bertara urbiltzean armairuaren atea ireki eta ume bat aurkitu zuen, guztiz izututa zegoena.

Bestalde, lanean hasi behar det irakasle bati zer aholku emango liokeen galdetu nion eta ideia hauek borobilduko nituzke: psikologia ondo menperatu behar da (harreman estuak sortzeko), harreman naturala eduki behar da eta disziplina eta askatasunaren aldetik oreka lortzen saiatu behar da. Aholkuak esan eta galdetu zidan ea nahi nuen irakasleen artean nahiko ezaguna den anekdota (hiru Santxoen anekdota) bat kontatzea eta hori da egin zuena. Irakasleek hasieratik jubilaziora arte pasatzen dituzten hiru etapa edo faseekin du zerikusia.
Jada bi galdera gelditzen ziren bukatzeko eta irakasle baten funtzioa nola definituko lukeen galdetu nion eta horrekin batera irakasle on batek ea zer ezaugarri eduki beharko lituzkeen. Lehenengoari buruz edukina soilik ez duela transmititu behar esan zuen, horrez gain bizitzan pertsona ona izateko behar diren baloreak ere transmititu behar direla. Aldiz, irakasle ona izateko ez dela oso leuna ez oso zorrotza izan behar esan zuen. Ondoren, zenbait anekdota dibertigarri kontatu zizkidan.

Bukatzeko, irakasle moduan bizi dituen urteetan gauz onak eta txarrak izan dituela esan behar dut. Gauz onak gehiago izan diren arren, garrantzitsuena da zailei aurre egitea lortu zuela eta gauz horiei esker hobetzea lortu duela. Elkarrizketa honek irakaslea beste modu batean ezagutzeko balio izan dit eta baita lehen berekiko nituen pentsamenduak indartzeko.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Ondo egingo zuten nire eskolan ere Maria hori kontratatu izan bazuketen! Inbidia apur bat ematen du (nire ingeles irakasle batzuk gogoan diot)

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu