Pasaden ostiralean Enkarterriko irakasle honekin elkarrizketa zabal hau izan eta gero, honen jakituria eta esperientzia batzuk entzuteko aukera izan nuen. Hainbat gauzari buruz hitz egin genuen, hauen artean, nola hasi zituen magisteritza ikasketak eta zergatik hasi zen, berak ikasi eta lan egiterako momentuan nolakoak ziren gizarte egoerak, zer ez den ikasten unibertsitatean eta zer ikasi beharko liteke, irakasle on batek gaur egun zer izan behar duen, bizi izan zuen egoera sail batzuk eta nola aurre egin zien ...
Hasiera batean, elkarrizketa hastean, berak ikasketak nola egin zituen eta egoera soziala nolakoa den kontatzen dit, eta horren ondorioz nola ikasi egin zuen magisteritza eta ingeniaritza militantzia egiten zuen aldi berean. Bere garaian magisteritza ikasketa nahiko erraza zela gogoratzen du, eta azpimarratzen du praktikak lehenago egin beharko zirela, zeren eta ikasle asko konturatu egiten ziren irakasle izateko ez zutela balio unibertsitate ikasketa hau hasi eta urte batzuetara, hasieran edo lehenengo urtean ohartu beharrean.
Ikasketak bukatu ondoren, kontatzen dit nola ingeniari bezala ezin izan zuen lana topatu eta irakasle izateko oposaketara aurkeztu zuen bere burua, eta horren ondorioz hasi zen lanean. Baita ere kontatzen du nola lege aldaketa egon zen hezkuntza inguruan, eta LOGSE ipini zen indarrean, hezkuntza arauak aldatuz.
Elkarrizketaren beste atal batean, galdetuko diot ea esperientzia txar bat izan duen irakasle moduan, eta kontatzen dit nola talde arraro bat izan zuen, non ikasleak bere kontura zioazten eta klasean ez zuten ezer egiten. Egoera nolakoa zen aztertuz, erronka batzuk proposatu zituen eta pixkanaka-pixkanaka gazte horiek berrabiarazi zituen,eta gauza ondo atera zen.
Ondoren, irakasle on batek gaur egun zer izan behar duen galdetzen diodanean, bere iritsia ematen dit bere pentsamoldeari buruz, eta batez ere nola irakasle baita ikasleak gaur egun teknologikoki eta informatikoki jakintza handiagoa izan behar duten. Baita esaten dit, irakasle batek jakin behar duela planifikatzen, ematen duen ikasgaia menperatu behar duela, eta kreatibitatea izan behar duela klaseak dinamikoak izan daitezen eta ez daitezen izan aspergarriak. Batez ere, nik garrantzi handia eman nion eta ematen diot esan zidan gauza bati, irakaslea ezin dela emozionalki elikatu bere ikasleengandik.
Bukatzeko, egin nion galdera bat, ea lan giro on bat izatea ona edo komenigarria den. Espero nuen bezala, baietz erantzuten dit, eta esaten du lan giro on batekin lana askoz hobe eramaten dela. Baina baita galdetu nion ea noizbait arazoren bat izan zuen zentruren batean, eta baietz erantzun zidan. Laburbilduz, arazo larri bat egon zen zentru batean non bera zegoen irakasle buru bezala, eta irakasle bati espediente bat ireki zioten, oso arraroa den gauza bat, berak ezan zuen bezala.
Elkarrizketa honek lagundu dit ideia bat izateko irakasle izateaz, urte asko irakasle modura lan egiten egon den esperientziak jakiteko, eta baita ere ikusteko nolako aldaketak egon diren hainbat urte eta gero unibertsitate ikasketa hauek egiterakoan eta baita irakasle moduan lan egiterakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina