Guk aukeratutako gaia integrazio soziala izan da, bereziki eskola adinean. Gaur egun immigrazioak gorakada handia izan duelarik, eskoletan aurkitzen dugu jatorri ezberdinetako haur asko. Kontuan izanda aurkitu dezakegun kultur aniztasuna klasean, erabaki dugu gai hau lantzea praktika baten bidez. Baina praktika landu baino lehen jakin behar dugu, ze ezberdintasun eta berdintasun aurkituko ditugu klasean haurren artean eta zein ondorioengatik egiten dugun praktika hau.
Aipatu dugun bezala, ezberdintasun handiak daude haur batzuen artean besteekin konparatuz, beren jatorria dela eta. Azken finean, beren artean kultura eta pentsaera oso kontrakoak aurkitu ditzakegu. Horretarako, eskola integratzeko esparru garrantzitsuena dela uste dugu. Irakasleak izango garenean, gure helburuetako bat izango da, haur guztien integrazioa sustatzea, denei modu berberaz tratatuz eta ezberdintasunak alde batera utziz. Izan ere, integrazioa ondorio oso onuragarriak ditu haurrentzat: Kultura ezberdinak ezagutu dezakete, eta horrekin batera ohitura eta pentsaera ezberdinak, bere inguruko jendea ez denarekin erlazionatu dezakete … eta guzti honek balio du haurraren ezagutzak aberasteko. Haurra jakin behar du, denok ez garela berdinak baina denei errespetatu behar zaiela eta beraiek ezagutzen dutenaz aparte gauza gehiago daudela.
ZERTAN DIRA DESBERDINAK IKASLE ETORKINAK ETA HARRERA-GIZARTEZKO IKASLEAK?
- Mundua ikusteko erreferente kultural desberdinak dituzte: balioak, ohiturak, eskolarekiko irudia.
- Ez dute ezagutzen ingurune fisikoa eta soziala.
- Desberdinak dira eskolara dakartzaten aurretiko ezagutzak.
- Batzuetan hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte.
- Ikasturtea hasita badago, gelakoek ikasita dauzkate funtzionatzeko errutinak, hasita daude beraien arteko harremanak. Ikasle berriak arrotzak eta baztertuta senti daitezke.
ZERTAN DIRA BERDINAK IKASLE ETORKINAK ETA HARRERA-GIZARTEKO IKASLEAK?
- Beren identitatea eraikitzen hasi dira, lehenengo sozializazioa egin dute, mundua balio jakin batzuen arabera interpretatzen hasi dira, zenbait gauza ikasi dituzte, hizkuntza bat erabiltzen dute...
- Zenbait behar dituzte: Jolastu, ziurtasun afektiboa izan, harremanak izan, ingurunea aztertu eta ulertu...
- Familiarengandik banantzen ikasteko beharra; irakaslearekin lotura afektiboa lortzeko beharra; adinekoekin harremanak egiten ikasteko beharra; eskolako espazioak, errutinak eta funtzionatzeko erak bereganatzeko beharra...
ONDORIOAK:
1.- Txiki-txikitatik beste kultura batzuetako pertsonekin hezteko aukera izatea oso ona da norberaren garapen pertsonalerako. Guztiontzat oso aberatsa da eguneroko egoeretan beste kultura batzuetako presentzia izatea, daukagun gizarte-eredu berri batera egokitzeko.
2.- Helburuak helburuak dira eta edukiak eduki, baino garrantzitsuena ikaslearen integrazioa da. Gainerako ikasleak inplikatu behar dira lan horretan, gelan gustura sentitu, eskolara etorri nahi izan, pozik egoteko.
3.- Eskola familia integratzeko bide garrantzitsu bat da eta hezkuntzak aukera ona eskaintzen du gurasoen artean gertuko harremanak egin ahal izateko
4.- Irakasleak ulertu behar dute familia bi kulturatan bizitzen hasten dela, eta horrek tentsioa sortu eta balioak kolokan jarriko dituela.
5.- XXI. mendeko eskolaren ezaugarrietako bat kultur aniztasuna izango da. Hasi berria dugun bide horretan elkarlanak, denen artean zalantzak argitzeak, lorpenak konpartitzeak eta abarrek oztopoak gainditzen lagunduko digu.
PROPOSATZEN DUGUN PRAKTIKA:
Badaude praktika ugari lagungarriak direnak integraziorako. Izan ere, jolas eta ekintza parte-hartzaileak, mesede egiten diote haurren arteko komunikazioari eta elkar ekintzari. Ekintzak alda dezakete ikasle kopuruaren arabera,adina , edo lortu nahi diren helburuen arabera. Dauden praktika guztien artean aukeratu dugu integrazio soziala lantzea ipuin eta kondairen bidez.
Ipuinak eta kondairak:
- Metodologia : Taldeka egiteko.
- Denbora: Denbora tarte finko gabe.
- Helburuak: Beste kulturen ezagupenera hurbiltzea, ipuinen, kondairen, abestien edota ohituren bidez. Piztu behar da ikasleengan kultura tradizionalarenganako interesa, elkar truke kulturala emateko.
- Ekintza nola burutu: Ipuin eta kondairen bidez, herrialdeen hainbat aspektu ezagutu dezakegu, horien artean baloreen irakaspena. Beraz, arrazismoari aurre egiteko oso garrantzitsua da beste kulturak ezagutzea. Taldeka kondaira baten errepresentazioa prestatu behar dute. Talde bakoitza bilatu behar du kondairaren jatorria, beren esanahia, nola kontatzen zen, beste herrialde batean badagoen kondaira antzeko bat. Behin lana amaituta bi kondaira irakurtzen diegu ( bat jatorri afrikakoa eta bestea, Maya- Quiche da). Kondairen izenburuak hauek dira: “La tortuga”, “ El maiz”, eta “Como no tener miedo”.
- Hausnarketarako galderak: Behin ekintza amaituta haurrei galdera hauek egingo zaie, hauek pentsatzeko landu dutena. Oroitzen duzu txikitan kontatzen zizuten ipuin batez ? Zeintzuk dira gehien harritu dizuten elementuak? Gai izango zinateke asmatzeko ipuin bat azaltzen duena zergatik jendea emigratzen dugun istorioan zehar ?
Zuen planteamendua zalantzazkoa da, umeen artean leudeken jatorriaren inguruko desberdintasunak nabarmentzen dituzue; baleude ere, desberdintasun iturri garrantzitsuena denik ez dut uste inon esango denik. Gaiari oratu nahi izanez gero, aurretiaz teoriatik sakon hasi behar zuek.
ErantzunEzabatu