Blancak azaldu dit Lehen Hezkuntzan edo Haur
Hezkuntzan lan egingo dudanean hainbat arazoekin topatu naitekeela. Hasteko,
talde-kidekin giro ona mantentzea oso beharrezkoa dela uste du, urtean zehar
ordu asko egoten zarelako haiekin. Beraz, lana hobeto egin ahal izateko eta
erosoago egoteko, hoberena da taldean lana egiten ikastea. Bere esanetan,
gainontzeko irakasle guztiekin ondo moldatzea zaiena da, askotan pentsamendu
aurkakoak izaten dituzulako, baina hala ere, elkar antolatu behar dira. Bestalde,
badaude beste arazoak haurrekin eta beren gurasoekin zerikusia dutenak. Askotan
ematen da kasua non haur bat zailtasun edo behar berezi bat duena eta jada,
diagnostikatua dagoena. Baina beste kasu batzuetan, irakaslea da lehena
konturatzen haur horren arazoaz ( bullyng kasua, zailtasun akademikoak, TDHA,
Dislexia … ), eta gurasoei kontatzerakoan hauek erreakzio txarrak izaten dituzte askotan.
Gurasoen erreakzioen artean hauek oso ohikoak dira ( “Tu no conoces a mi hijo”,
le tienes manía ”… ). Honi gehitu behar diogu gaur egungo gizartea daukan
errespetu falta irakasleei, bere lana oso gutxi baloratuz.
Ildo horretatik jarraituz, Blancak azpimarratu
zidan irakasleen prestakuntza etengabe berritzen egon behar dela, prestatzeari
usten dioten unean bertan, atzeratuak gelditzen direlako. Gizartean egoera
aldatzen bada baita ere horrekin irakasteko modua ( legeak kasu, edo teknologia
erabilera). Bestalde sormena lantzea ezinbesteko gauza da irakasle guztientzat.
Saiatu behar gara klase: interesgarri, parte-hartzaile, kreatiboak … egiten.
Lehen Hezkuntzan noten mehatxuarekin lor dezakezu ikasleen arreta erakartzea,
baina argi dago ez dela modurik egokiena. Haur Hezkuntzan berriz,notak ez dira
ipintzen, horregatik garrantzitsua da sormenaren bidez haurren arreta
erakartzea, klasean adi egon dezaten eta gustura.
Blancak azkenik aipatu zidan, irakasle berriei
falta zaiguna lanean hasten garenean, badela heldutasuna. Badago jende ugari
nota bikainak atera dituena unibertsitatean eta geroxeago, oposaketetan plaza
lortu duena. Baina klasea emateko momentuan argi ikusten da ez daudela prest,
falta zaielako heldutasun maila hori. Gabezi hori urteekin eskuratzen da, baina
lagungarria izango litzateke unibertsitatean praktika gehiagoren bidez aurkitu
dezakegun hainbat egoera lantzea.
Laburbilduz, Blancak gauza asko irakatsi
dizkit lanbide honen inguruan, gauza negatibo zein positiboak. Urteetan zehar
gauza txar asko ikusiko ditut, zeinak askotan erreko nautena. Horregatik egoera
deseroso asko biziko ditudala argi daukat. Baina Blancak erakutsi didan gauza
garrantzitsuena hauxe da, ez dudala inoiz ahaztu behar egoera deseroso haietan
zergatik sartu naizen lanbide honetan eta egoera zoragarriak aurkitu ditzakeela
txarren artean.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Alderdi txarrei lehentasuna zergatik eman?
Dena delako lanean izango dira lan horretako egoera txarrak, urte askoan asko, gainera. Erretzeko modukoak euretan franko. Berez, hori lan egiteari baino, bizi izateari dagokio. Eta bizitzea, jakina, ona da, bazter pozgarriz betea, horiek ere asko, urte askoan asko...
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.