Luis Olaizola irakasle miresgarriarekin elkartzea erabaki nuen. DBHko 3. eta 4. kurtsoetan, eta batxilergoko 1. mailan nire historia irakaslea izan eta gero, elkarrizketa luze bat izan genuen. Honetan, hainbat gauza interesgarri kontatu zizkidan.
Dagoen tokira heldu arte egindako ibilbidea kontatzen hasi zen. Garai hartako “batxilergoa” arte, eskola pribatuetan ikasi zuen, bere gurasoek pentsatzen baitzuten irakaskuntza pribatua hobea zela. Ondoren, historiako karrera egin zuen, eta bukatzean, klaseak eman ahal izateko, CAP formakuntza egin zuen. Irakasle izatea erabaki zuen haren karreraren irtenbide nagusia zelako, eta batez ere, txikia zenean klasera joatea gustuko zuelako.
Luis, 20 urte darama klaseak eskola publikoetan ematen, bere gurasoen guztiz kontrako iritziarekin. Beste lanbideetaz galdetzerakoan, margolaria izan nahiko zuela esan zidan. Gaur egun bi gauzak batera egitea lortu du, berak egindako kamisetak saltzen baititu Interneten bidez. Nahiz eta irakaskuntzarekin zer ikusirik ez duten lanbideak bete dituen, ziurtatzen du bete duen lan hoberena irakaslea izan dela. Bere lana egitea gustuko du eta nire ustez, ikasleek horren eragina nabaritzen dugu.
Oso lagungarria da guretzat irakaslea gustura etortzea klasera, eta ez islatzea haren arazoak ikasleekin, klasera joatea guztientzat egoera erosoa izan dadin.
Bere esperientzian zehar momentu polit eta zail asko gogoratzen ditu, beraz, ez daki bat aukeratzen. Kontatu zidan lehenengo klasean urduri zegoen arren humore onez eta heldutasunez eraman zuela. Beti segurtasunez eman ditu klaseak, positibo izatea oso lagungarria delako.
Objetibotasunari buruz hitz egitean, honek komentatzen zuen ez zela posible objetiboki jokatzea, test moduko azterketa bat ez bazen. Bere ustez ez da posible, eta gehitu zuen bitxikeria bat, ehunekoekin gustatzen zitzaiola notak jartzea, 9’975 atera duenak, 10 ateratzen saiatuko delako.
Bere bizitza zerotik hasi ahal izan balu, bide berdina jarraituko zuen, soilik egindako akatsak zuzenduz.
Historiaz, historiako irakasleari...aipatzerakoan Franco garaian hezkuntzan ematen zen lema hau “la letra con sangre entra”, ez dela irakasteko modu egokiena dio. Berak gustuko du ikasleek azaltzen duena ulertzea, eta norbait ez duenean ulertzen aipatutako zerbait “beharrezkoa bada 20 aldiz errepikatuko du”, baina indarkeria erabili gabe.
Irakasle onak benetan bokazioa behar duela zion, gero segun eta irakaslea pazientzia gutxiago edo gehiago…
Bere irakasle formakuntzan ikasi zuen gauzetatik gaur egun arte ez du ezeren beharrik izan, benetan ez zuelako ezer ikasi. Irakasle formakuntzan teknologia berrien erabilpena irakastea falta dela dio.
DBHn eta BHIn ematen duenez, galdetu behar nuen aldaketarik nabaritzen bazuen. Klaseak berdin eman arren DBHn astunago dela ziurtatzen zuen, derrigorrezkoa baita. Dena den, bietan mota guztietako ikasleak daudela zioen, batzuk sartzen direlako BHIra inertziagatik baita.
Bukatzeko, Lehen Hezkuntzako graduari buruz iritzia galdetu nion. Ia guztiek bezala pentsatzen du, zer egin ez dakiten ikasleek hara sartzen direla. Irakasle izateko ezaugarri batzuk behar dira, ez du balio egin egiteagatik.
Oso eroso sentitu nintzen elkarrizketan, azkar pasatu zitzaidan. Animo asko eman zizkidan ikasketekin, eta aintzat hartzeko etorkizunerako aholkuak eman zizkidan. Pentsatutakoa baina hobeto eman zen.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Gurasoek nahi ez eta bera maisu; horiek onenen artean egoten dira
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.